Infobeaz

Bizkaia Open Future_, zuen hautagaitzak aztertzen

Bizkaia Open Future_ra aurkeztu dituzuen hautagaitzak aztertzen ari gara une honetan. Aste honetan bertan Trebatze, Bizkortze, eta Negozio-Ereduen Berrikuntza programetan nortzuk parte hartuko duzuen jakin dezazuen nahi dugu.

Maiatzaren 16an Trebakuntza programak hasiko dira. Programa pertsonalizatuak (Bizkortzea eta Negozio Ereduak) hasteko datak banaka zehaztuko dira, zuen ordutegietara egokituz.

Bestalde, maiatzaren 26an abian jarriko da Sentikortze Programa, Industria 4.0 gaian bere ezaguerak zabaldu nahi dituen edozein pertsonarentzat zabalik. Ostegunero, 2017ko urtarrila arte, 15:30etik 17:00etara, BIC Ezkerraldean zenbait lantegi burutuko dira eraldaketa digital, industria enpresaren eredu berri eta Bizkaiko teknologia eskaintzari buruz.

, , , , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA