Infobeaz

Bizkaia eskutik, artisautza eta diseinuaren arteko elkarlana

Abian jarri dugu ekimen berri bat artisautza eta diseinuko profesionalen arteko lankidetza sustatzeko. Bizkaia eskutik proiektuan haien trebetasunak elkartuko ditugu objektu erabilgarriak sortzeko, geure nortasun propioa islatzearen erronka erantsiz. Gure tradizioa berrinterpretatzeko eskatzen diegu, souvenir-bilduma baten bidez agerian jartzeko. 

Bizkaia eskutik eskutik diseinugileentzat eta izena emateko epea baino lehen Bizkaiko artisauen erregistroan sartuta dauden artisauentzat pentsaturik dago.  Parte hartu nahi dutenek eskaera aurkeztu beharko dute otsailaren 18tik martxoaren 8ra bitartean.

Proiektua martxotik maiatzera arte burutuko da eta Martín Azuak koordinatuko dituen lau lantegi-hitzaldiren bidez gauzatuko da. Diseinugile bezala izandako esperientzia, gaur egungo artisautzara egindako hurbilketa eta produktu baten kontzeptualizazio-prozesua jardunaldietan jorratuko diren gaietako bi dira.

Lucía Castro eta Josep Vila Capdevila diseinugileek ere hitzaldiak emango dituzte, beren ikuspuntua emanez eta hainbat gaitaz hausnartuz. nortasuna, banatzeko bideak, erabiltzaileen definizioa…

Hitzaldietara Bizkaia eskutik-en izena ematen duten guztiak joan ahalko dira, lantegietan parte hartzeko aukeratuak izan ala ez.

Aukeratuak geratzen direnek lantalde profesional mistoak eginez lan egingo dute eta garatuko diren objektuak euskal kulturaren, eta bereziki Bizkaikoaren, zenbait balio eta ezaugarri turista eta bisitariekin partekatzeko era bat izango dira.

Bizkaia eskutik ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak eta Beazek bultzatzen dute.

Informazio gehiago eta izen ematea

 

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA