Infobeaz

Bizkaia Aurrera! – Suspertze adimentsua programa 2020

Bizkaiko Foru Aldundiak programa berri bat abiarazi du Bizkaia Aurrera! Planaren barruan. Suspertze adimentsua du izena, eta Bizkaiko enpresei beren jarduera berrabiarazten lagunduko dieten proiektuen garapena sustatzea du helburu. Eskabideak aurkezteko epea irailaren 30a arte egongo da zabalik, eta lehia askeko emakida-prozedura izango da.

Zehazki, merkataritza-orientazio argia duten epe laburreko berraktibazio-proiektuetarako dago pentsatuta programa: enpresaren salmentak bultzatzea, marketina, merkatu berrietara birbideratzea, aliantzak, aldi baterako enpresa-elkarteak eta partzuergoak eratzea, etab.

Programak lehentasuna emango die enpresaren jarduera digitalizaziora, ekonomia zirkularrera eta ingurumen-inpaktua murriztera bideratzen laguntzen duten proiektuei.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa 15 000 €-koa izango da, eta inoiz ez da 3.000 €-tik beherakoa izango.

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA