Infobeaz

Bizkaia Aurrera! – MikroETEentzako mikrokredituak, 2. fasea

Zabalik jarraitzen du Bizkaia Aurrera! mikrokredituen lineak, 10 langile arteko enpresentzat eta 5 urte arteko oinarri teknologikoko startupentzat.

Bigarren fasearen berritasuna da maileguaren gehieneko zenbatekoa 7500 eurotik 15000 eurora handitu dela; izan ere, “globalkiĀ ziurgabetasun-egoerak bere horretan jarraitzen badu ere, enpresa bakoitzak bere beharrak hobeto ebaluatu eta erabakiak hartu ahal izan ditu”.

Lehen deialdiko baldintzak mantenduko dira: interesik, komisiorik eta abalik gabe. Gehienez bost urteko epean itzultzeko, urtebeteko gabealdiarekin.

Merkataritza-, ekoizpen- eta antolamendu-suspertzearekin lotutako gastuak ordaintzeko dira, baina ez zorra birfinantzatzeko eta pasiboa berregituratzeko.

Bateragarriak dira KOIk eta Elkargik abalatutako maileguekin.

Seed Capital Bizkaia Mikrok kudeatzen ditu.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA