Infobeaz

Bizkaiak zinemarako eta arte eszenikoetarako zerga-pizgarriak hedatu ditu Europako Batzordearen baimenarekin

Bizkaiko Foru Aldundiak Europako Batzordearen baimena jaso du ikus-entzunezko ekoizpenak eta arte eszenikoko eta musikako zuzeneko ikuskizunetarako zerga-pizgarriak sustatzeko. Foru-erakundea ‘Kultura sustatzeko zerga-pizgarriak eguneratu eta hedatzen dituen Foru Arauaren aurreproiektua’ izapidetzen hasi da.

Horrekin, Bizkaia Estatuan pizgarririk altuenak dituen administrazio bihurtu da, eta horrek orokorrean kultura- eta sormen-ekoizpenerako lurralde erakargarri gisa eta bereziki jatorri eta formatu orotako ikus-entzuneko ekoizpenen eszenatoki gisa duen posizionamendua indartzen du. Era berean, garrantzitsua da EB zerga-araubidera egokitzeak berme juridiko guztiak eskaini behar dizkiela pizgarri horien onuradun izan daitezkeen zergapekoei.

Lau dira aurreikuspenen arabera 2023ko hasieran indarrean sartuko den Sozietateen gaineko zergaren Foru Arauan sartuko diren kenkari berriak:

    • Ikus-entzunezko lanen ekoizpenaren ziozko kenkaria
    • Arte eszenikoko eta musikako zuzeneko ikuskizunen ziozko kenkaria
    • Liburuen edizioaren ziozko kenkaria
    • 64.bis artikulua

Pizgarri horiek ikus-entzunezko ekoizpenek gure lurraldean azken urteotan utzi dituzten ekonomia- eta enplegu-datu positiboekin hobetuko direla espero da. 2021ean ere, pandemiaren urtea, Bizkaia filmazioen ohiko eszenatoki izan zen: 161 ekoizpen egin ziren; guztira, 598 filmazio-egun. Bilbao Bizkaia Film Commission zerbitzuaren datuen arabera, jarduera honen eragin ekonomikoa honako hau izango da: 13,85 milioi euro eta 1.186 kontratazio.

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA