Infobeaz

Biok erronka! Bizkaimove

Beazek beste Biok! erronka bat plazaratu du, oraingoan Azpiegiturak eta Lurralde Garapeneko Foru Saileko Bide Berrikuntza eta Kudeaketako Zuzendaritza Nagusiarekin batera. Proposamen berritzailea da, administrazioak berak eta administrazioak proposatutako erronka delako, eta Berrikuntzaren Erosketa Publikoaren prozesuaren atarikoa delako. 

Bizkaiko Lurralde Historikoko errepide-sarea 1 273,1 km-koa da eta 4 757,2 milioi ibilgailuko mugikortasun globala du. Kontrolatzeko hiru kanal erabiltzen dira: trafiko detektagailuen sare sentsorizatua, BT balizena eta telebista kamerena.

Informazioa bildu ondoren, MKZ Mugikortasuna Kudeatzeko Zentroak ikusi, biltegiratu eta prozesatzen du, eta erabiltzaileen eskura jartzen du, Bizkaimove webgunearen eta Bizkaiamove mugikor app-aren bidez.

Denbora errealeko mugikortasunari buruzko informazioak aukera ematen dio erabiltzaileari bere joan-etorriak, ordutegi-tartea, hautatutako ibilbidea eta abar planifikatzeko, eta horrek azpiegituren erabilera eraginkorragoa, kongestio gutxiago, segurtasun handiagoa, berotegi-efektuko gasen isuriak murriztea eta, aldi berean, ekonomia hobetzea dakar.

Biok! erronkaren helburuetako bat da informazio mota guztiak bateratzea eta homogeneizatzea, eta atari bakar baten bidez bideratzea. Beste aukera bat da errepideen egoera denbora errealean ikustea, eta ez 4 edo 5 minuturo eguneratutako irudi estatikoaren bidez. Beste bat, kanpoko informazio garrantzitsua sartzea.

Erronka zabalik dago Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko Foru Sailak planteatutako erronka konpontzen lagun dezakeen proposamen berritzailea duen edozein pertsona ekintzaile, startup, ETE, zentro teknologiko edo unibertsitaterentzat.

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko enpresa txiki eta ertainek eta startupek proposatutako irtenbide berritzaileak merkatu errealean baliozkotzen aurrera egiteko baliagarria de proiektua.


Informazio-jardunaldia: maiatzaren 4an.

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA