Infobeaz

BIOK! erronka: Albacora eta Pevasa

Beazek BIOK! erronka berria plazaratu du, arrantza jasangarrian munduko erreferente diren Albacora eta Pevasa enpresekin batera eta Bermeo eta Gernikako udalen laguntzarekin 

Nazioartean negoziazio bolumen handiena duen lehengaietako bat da atuna. Teorikoki, haren harrapaketa munduko jarduerarik legislatuen, kontrolatuen eta gardenenetako bat da. Horrek ez du eragozten sistematikoki egoera irregularrak gertatzea. Albacora eta Pevasa enpresek arrantza arduratsuaren aldeko apustua egiten dute.

BIOK! Plataformaren bidez, biek berrikuntza irekiko erronka bat plazaratu diete startup, ETE, ekintzaile, teknologia-zentro eta unibertsitateei:

Nola lagundu dezake eragiketa komertzialak digitalizatzeak kontsumitzailea babesten atunaren balio-katean jasangarritasun- eta legezkotasun-estandarrak sistematikoki ez betetzetik?

Nola egiaztatu egindako arrantzaren legezkotasuna eta hori egiaztatzen duen prozesuaren segurtasuna, arrantza osatzen duten eragile guztiei informazioa eskuratzeko aukera ziurtatuz eta erraztuz?

Berez garrantzitsua, erronka horrek badu beste osagai interesgarri bat, Bizkaia Orekan foru-ekimenaren emaitza baita. Ekimen horrek Bizkaia lehiakorra eta lurraldeari dagokionez orekatua sustatzen du, eta toki-garapeneko agentziekin lankidetzan garatzen da.

2019an, Bermeo-Mundaka-Sukarrieta eta Gernika-aldeko agentziekin eta Busturialdeko trakzio-enpresekin batera, Busturialdeko enpresa-sarea sustatu eta sendotzeko proiektu bat jarri zen abian. Geroago, Urdaibaiko Patronatua batu zitzaion.

2020ko lehen seihilekoan, itsasoko, automobilgintzaren industriako eta zuraren sektoreko eskualdeko zortzi enpresak –Albacora, Egoin, MAIER Group, LGK Logística, Pesqueras Echebastar, Pevasa, TDG Clamping Solutions, eta Wärtsilä Ibérica– eskualdeko aukera-ardatzak identifikatu zituzten. Horietatik abiatuta, aurre egin beharreko erronkak zehazten ziren, horien artean, BIOK!en plazaratzen dena.

Proposamenak abenduaren 11 baino lehen aurkeztu beharko dira, 18:00etan. Epe hori amaitu ondoren, arretaz aztertuko dira. Aurreikuspenen arabera, urtarrilaren 18tik 22ra bitartean, aurrez hautatutako taldeek banakako elkarrizketa bat izango dute, online edo telefonoz, euren proiektua zehazteko.

Ondoren, finalistak erabakiko dira, eta otsailaren 2an eta 3an In factory innovation tripa egingo dute, Albacora eta Pevasako talde teknikoekin batera lan egiteko aukera emango dien elkarsortze-tailerra.

Otsailaren 26an emango da argitara proiektu irabazlea. Hurrengo hilabeteetan, 15.000 euroko proiektu pilotu bat egingo da Albacora eta Pevasarekin batera.

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA