BIND 4.0 programaren 11. deialdiak 98 herrialdetako startup-en 966 hautagaitza jaso ditu. Horietatik 66 Euskadikoak dira, aurreko edizioan baino % 13,8 gehiago: 24 Bizkaikoak, 27 Gipuzkoakoak eta 15 Arabakoak.
Hautagaitzek hainbat eremutarako irtenbideak barne hartzen dituzte, hala nola industria adimenduna, energia, osasuna eta elikadura, eta adimen artifiziala, softwarea, robotika, Big Data eta zibersegurtasuna.
Hautatutako startupek ordaindutako proiektu pilotuak garatuko dituzte partner enpresekin, eta industriaren eta berrikuntzaren euskal ekosisteman murgiltzeko programa batean parte hartuko dute, networking eta mentoretza saioak nahiz tailer espezializatuak barne. Emaitzak Demo Day BINDean aurkeztuko dira, 2027ko uztailaren 1ean.
BIND 4.0 Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk bultzatutako ekimena da, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien eta BICen laguntzaz.
