Infobeaz

BIME Startup Summit 2015

BIMEUrriaren 30ean Bizkaia Arenan musika industriari lotutako profesionariak elkartzen dituen BIME Startup Summit bilera burutuko da. Egitarauaren barruan zenbait hitzaldi, inbertsiogile eta ekintzaileen arteko bilerak eta Startup Competition-en beste edizio bat daude. Parte hartu nahi baduzu irailaren 9a arte daukazu izena emateko epea Lehiaketa musika industrian eragina izateko edo hobetzeko gaitasuna duen edozein sektorerentzat zabalik dago. Lehiaketara aurkezten diren enpresen artean 10 finalistak izango dira eta beren proiektua aurkeztu ahalko dute foro batean Estatuko eta nazioarteko inbertsiogileen aurrean, 3000€-ko saria irabazteko aukera izateaz gain. Halaber, denentzako lekua izango da eta 30 startup-ek beren stand propioa izango dute eta bilerak eta  networking egiteko gelak edukiko dituzte. Ekitaldi honetan baieztaturik dauden hizlarien artean daude Jon Uriarte, Jorge Dobón, Carlos Blanco, Carlos Rodríguez-Maribona eta Francisco Asensi.

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA