Infobeaz

Bilbao Web Fest 2015

Bilbao Web FestUrriaren 14tik 16ra Bilbon Bilbao Web Fest-en lehenengo edizioa burutuko da.  Euskadin sektore horren inguruan antolatu den lehenengo jaialdia da hau. Nazioarteko bokazio argia du eta Bilbo Estatu osoko eredu bihurtuko da. Euskadiko, nazioko eta nazioarteko websailik onenak bilduko dituen lehiaketa honek ikus-entzunezko aditu eta sortzaileen arteko komunikazio-gune bat sortzea du helburu.

Oliver Mend eta Rose Of Dolls euskal errealizadoreen talde baten beharra zela-eta sortu zen “Bilbao Web Fest” jaialdia, goraldian dagoen baina ikus-entzunezko industriarentzat oraindik ere nahiko ezezaguna den sektore honetan sorkuntzari bultzada bat emateko. Gifted Corporation sortu zuten, Estatuko websailik sarituena (19 sari). Nazioarteko jaialdirik garrantzitsuenetako 50 sail ofizialetan parte hartu du websail honek eta hainbat plataformatan 100.000 bistaratze baino gehiago lortu ditu.

Proiekzio eta ekintzez jositako hiru egunen ostean, “Bilbao Web Fest”-ari amanera emateko Euskal Web Awards gala antolatuko da Guggenheim Bilbao Museoko auditoriumean, ostiralean, urriaren 16an, 21:00etatik aurrera. Ondoren, festa bat antolatuko da Mondragon Unibertsitatearen eraikineko Dock gune irekian (Uribitarte pasealekua) eta James Roomek zuzeneko emanaldia eskainiko du.

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA