Infobeaz

Bilbao Bizkaia Design Week 2023

BBDW23 azaroaren 16tik 26ra bitartean egingo da, Ekosistema-Artikulazioa lelopean. Dagoeneko kontsulta daitezke programatutako jarduerak, eta horietan inskribatu. 

Aurreikusitakoaren arabera, aurtengo edizioa aurreko urtekoaren jarraipena izango da. 2022. urteko helburua zen Bizkaiko ekosistema sortzailearen erradiografia sakona egitea, eta 2023an, identifikatu diren errealitateak antolatzen ahaleginduko da.

Hori dela eta, 50 jarduera baino gehiago programatu dira hamar sektore sortzaile hauetan: arkitektura, artea, artisautza, ikus-entzunezkoak, diseinua, ilustrazioa, barne-diseinua, moda, publizitatea eta bideojokoak.

BBDW Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, eta helburua diseinua eta sormen industriak bultzatzea da, lurraldearen garapen ekonomikorako eta lurraldea nazioartean sustatzeko funtsezko sektoreak baitira.

, , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA