Infobeaz

BIC Bizkaiaren 2016ko balantzea

2016a amaitu ondoren ondoriozta daiteke urte interesgarria izan dela Beazek kudeatzen duen bio-mikro-nano teknologian, manufaktura aurreratuan eta teknologia garbietan espezializatutako inkubagailu honentzat. Okupazio-tasak %96a gainditzen du eta balantzeak agerian uzten du oreka dagoela gauza berrien –itunak, zerbitzu berriak-  eta BIC Bizkaia sektoreko startupak hazteko eta finkatzeko gune legez errotzearen artean.

Gaur egun 22 enpresa daude inkubagailuan, Tknika, Tecnalia Ventures eta Basque Health Cluster-az gain. Azpimarratzekoa da bioteknologia sektoreko enpresa kopurua  (13); gero ondotik datoz manufaktura aurreratu, mikroteknologia eta teknologia garbietakoak.

2016ko berritasunen artean aipagarriak dira: lankidetza-bide berriak irekitzea Gurutzetako Unibertsitate Erietxearekin eta Leartiker-ekin;  Crecer +, Orkestra, Seed Capital Bizkaia eta Basque Fondo-rekin lortutako koordinazioa inkubatutako enpresak finantziazio-errondetan bideratzeko, eta 7 enpresaren esku bizkortze-zerbitzu espezifiko eta pertsonalizatua jartzea.

Zabalkundeari dagokionez, joan den urtean inkubagailuan erakusketa-gunea sortu zen bertan dauden enpresen informazioarekin, enpresa guztien bideoak grabatu ziren eta stand propioarekin parte hartu zen Europako bio ekitaldirik handiena den BioSpain-en.

Ekipamenduari dagokionez, 2016an abian jarri ziren 3D inprimatzeko gela eta prototipoak egiteko lantegia.

Save

Save

Save

, , , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA