Infobeaz

BFAren laguntzak – Txekeo teknologikoak 2020

Berrikuntzan lehen urratsak ematen dituzten enpresentzat pentsatutako Txekeo Teknologikoen eskaerak 2020ko irailaren 30era arte egin ahalko dira.  Kanpoko eragile teknologiko baten laguntzarekin burutzen dira.

Programak bi azterketa mota bereizten ditu. Estandarrak, non enpresaren produktu/zerbitzuari edo prozesuari eragiten dion arazo zehatz bati heltzen zaion, eta 4.0 industrian duen posizionamenduaren azterketan zentratutako 4.0 azterketak.

Bi kasuetan, azterketa kanpoko eragile teknologiko baten aholkularitzarekin egiten da, eta soluzio teknologiko edo hobekuntza-ekintza zehatz baten proposamenarekin amaitzen da.

Agente teknologikotzat jotzen dira ingeniaritzako eta diseinu industrialeko enpresak, lanbide-heziketako zentroak eta zentro teknologikoak.

Diru-laguntzak txekeoaren zenbatekoaren % 80 estaltzen du, eta laguntza, gehienez, 10.000 eurokoa da erakunde bakoitzeko.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA