Infobeaz

BFA laguntzak – Talentua erakartzeko programa

Talentua erakartzeko programarako eskabideak aurkezteko epea 2026ko irailaren 11ra arte egongo da zabalik, edo aurrekontu erabilgarria agortu arte.

Helburua da lurraldeko enpresek kualifikazio handiko profesionalak kontratatzea, bereziki Euskaditik kanpokoak, lehiakortasuna indartzeko xedez.

Programak kontratatutako pertsonen soldataren zati bat diruz lagunduko du bi urtez, eta, kontratu bakoitzeko, 30.000 eurorainoko kopurua eman daiteke.