Infobeaz

BFAren laguntzak – Eskualdeko Lehiakortasuna Sustatzeko Programa

Maiatzaren 28ra arte zabalik egongo da Eskualdeko Lehiakortasuna Bultzatzeko Programarako eskaera egiteko epea. Horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak gobernantza-eredu bat abian jartzea bultzatzen du, lurraldeko eskualde guzti-guztien ekonomia sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko.

Laguntza toki- eta landa-garapeneko agentzientzat, horiek ez dituzten udalentzat eta funtzio berberak beren gain hartzen dituzten fundazioentzat pentsatuta dago. Horren bidez, baliabide ekonomikoak ematen zaizkie beren ekintza-gaitasuna indartzeko eta enpresak lehiakorragoak izaten lagunduko duten proiektuen garapena sustatzeko.

Eskabideak Ekonomia Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez aurkeztu behar dira.

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA