Infobeaz

BFAren laguntzak – Enpresa berritzaileak Sortzeko programa: 2. deialdia

Enpresa berritzaileak sortzeko programaren lehen deialdian eskaerak nabarmen ugaritu direnez, Ekonomia Sustatzeko Sailak bigarren bat abiarazi du eta 3 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu erantsi handiko enpresa-proiektuak abian jartzen laguntzeko.

Lau dira 2021eko programaren jarduera-arloak: proiektu berritzaileak, enpresa berriak, ekintzailetza-ekosistemaren dinamizazioa eta bizkortzea.

Pertsona fisikoek, EJZn alta eman gabeko edo 2018ko urtarrilaren 1aren pareko edo ondorengo alta duten enpresa berriek, barne-ekintzailetzako proiektuak eta/edo enpresa berriak sustatzen dituzten enpresek,  (gutxienez 6 lanposturekin) eskura dezakete.

Eskabideak Ekonomia Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez formalizatu behar dira, eta epea irailaren 20ko 13:30ak arte egongo da zabalik.

Beazek laguntza hori kudeatzen laguntzen du. Gure lantalde teknikoaren laguntza izango duzue!

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA