Infobeaz

BFAren laguntzak – Berrikuntzari, nazioartekotzeari eta inbertsioari laguntza osoa emateko 3i programa

Maiatzaren 14ra arte egongo da zabalik epea inpaktu handiko proiektu osoei laguntzeko 3i foru-programan eskaerak egiteko. Gutxienez arlo hauetako bi estali behar dituzte proiektuek: berrikuntza, nazioartekotzea eta inbertsioa.

3i Bizkaiko 10 eta 249 langile bitarteko enpresentzat edo lurraldean ekoizpen-zentro bat edo balio erantsi handiko zentro bat dutenentzat pentsatuta dago, eta 500.000 eurorainoko laguntzak aurreikusten ditu.

Beazen laguntza izango duzu programari buruzko zehetasunak ezagutzeko eta zure proiektua nola egokitzen den egiaztatzeko.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA