Infobeaz

BFAren laguntzak – Berrikuntza eta Inbertsio Aurreratua Sustatzeko 2i Plana 2021

Apirilaren 6an irekiko da Ekonomia Sustatzeko Foru Sailak bultzatzen duen Berrikuntza eta Inbertsio Aurreratua Sustatzeko 2i Plana eskatzeko epea. Hilaren 30era arte egongo da zabalik.

2i Plana Bizkaiko enpresa txiki eta ertainentzat dago pentsatuta, 5 eta 100 langile artean dituztenentzat, enpresaren edozein arlotan berrikuntza eta teknologikoki aurreratutako inbertsioak dakartzaten proiektuak eginez lehiakortasuna hobetu nahi dutenentzat. 100.000 eurorainoko laguntzak jasotzen ditu.

Programa honen beste ezaugarrietako bat da FILPE Berrikuntza Funtsarekin koordinatutako mekanismoak dituela, diru-laguntza jaso duten berrikuntza teknologikoko proiektuak finantzatzen laguntzeko.

Beazek laguntza hori kudeatzen laguntzen du. Gure talde teknikoaren laguntza izango duzu zure proiektua kontrastatzeko!

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA