Infobeaz

BFAren laguntzak – Artisautza Sustatzeko Programa

Maiatzaren 13era arte zabalik egongo da epea Artisautza Sustatzeko foru programan eskaerak egiteko. Helburua Bizkaiko enpresa eta profesionalen lehiakortasuna bultzatzea da.   

Programak hiru jardun-arlo bereizten ditu:

1. arloa: artisautzako enpresentzako laguntza-neurriak COVID-19aren krisiaren ondorioz, beren jarduerarako inplizituak diren gastu arruntak estaltzeko pentsatuak: Gizarte Segurantza, autonomoen kuotak, argia, telefonoa, Internet, etab., eskabideak aurkezten diren hurrenkeraren arabera emango dira, aurrekontua agortu arte.

2. arloa: artisau-enpresek beren lehiakortasuna indartzeko garatutako jarduerak, besteak beste, tailerren ezarpena eta erreforma; prestakuntza; online salmentara egokitzea; edo makineria eta ekipamendu informatikoa erostea. Laguntzak norgehiagokako araubidearen bidez emango dira.

3. arloa: artisautza elkarteek bultzatutako jarduerak, hala nola azoketan parte hartzea, kudeaketa hobetzea, edo sustapena eta zabalkundea. Baita norgehiagoka-erregimenean ere.

Beazek programa hau kudeatzen laguntzen du. Gure lantalde teknikoaren laguntza izango duzu!

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA