Infobeaz

Laguntzak BFA – Enpresa berritzaileak sortzea

Martxoaren 12ra arte egongo da zabalik Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programan izena emateko eskaerarako epea.

Ekonomia Sustatzeko Foru Sailak bultzatuta, laguntza horren helburua enpresa eta negozio unitate berrien definizioa, garapena eta sorrera laguntzea da.

Programak bi jardun-arlo bereizten ditu:

  • enpresa-proiektu berritzaileak garatzea
  • enpresa berritzaile berriak

Horien bidez, laguntza ematen die enpresa berritzaile berrien sustatzaileei, EJZn alta eman ez duten edota 2018ko urtarrilaren 1a baino geroago alta eman duten enpresei, eta lehendik dauden enpresa sustatzaileei (enpresa berriak nahiz negozio-unitate berriak izanagatik ere).

Ekainaren 22an bigarren deialdi bat zabalduko da.

BEAZek foru laguntza honen kudeaketan laguntzen du.  Gure babesa duzu!

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA