Infobeaz

2017ko barne-ekintzailetza plana

2017ko barne-ekintzailetza Planak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak bultzatua, Beazen eta Araba  eta Gipuzkoako BIC zentroen laguntzarekin, enpresen monitorizazioa eta laguntza banakatua konbinatu nahi ditu ekintzailetzari ekin diezaioten, sentikortzeko eta prestatzeko jarduerak indartuz eta segmentatuz.

Hiru jarduera edo lan-ildo proposatzen dira:

– Gero eta enpresa gehiagok osatzen duten kolektiboa sentikortzen jarraitzea, barne-ekintzailetzari ekitea duen garrantzia ikusaraziz, bitarteko eragileen parte-hartzea aktibatuz, eta eduki eta hizlari interesgarriak bateratzen dituzten jarduerak diseinatuz.

– Zuzendaritza organoen eta haien lantaldeen gaikuntza indartzea, enpresen esperientzia mailaren arabera mintegi segmentatuak diseinatuz eta aditu trebatzaileen parte-hartzea bultzatuz.

– Barne-ekintzailetza ereduak eta ekimenak garatzen enpresek egiten duten aurrerapena monitorizatzea eta banaka haien ondoan egotea, Euskadiko barne-ekintzailetza jardueren egoera diagnostikatuz, enpresei buruzko eduki berriak prestatuz eta beharrizanen arabera ekintzak antolatuz.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA