Infobeaz

Berrikuntzari, nazioartekotzeari eta inbertsioari laguntza integrala emateko 3i programa

Otsailaren 2tik 20ra bitartean egongo da zabalik 3i programa eskatzeko epea. Programa horren bidez, Ekonomia Sustatzeko Foru Sailak lurraldeko enpresen lehiakortasuna hobetzen lagunduko duten inpaktu handiko proiektuak babesten ditu.

Programak, 4,7 milioi euroko zuzkidura izanik, lehentasuna ematen die hazteko ahalmena, inpaktu lehiakorra eta kalitatezko enplegua sortzeko gaitasuna duten ekimen eraldatzaileei.

Zehazki, 3i hamar eta 249 langile arteko Bizkaiko ETEei zuzenduta dago, baldin eta horiek berrikuntzan, nazioartekotzean eta inbertsioan eragina duten proiektu integralak garatzen badituzte eta gutxienez eremu horietako bitan ondorioak sortzen badituzte.

Programak 500 000 eurorainoko zuzeneko dirulaguntza ematea ezarri du, norgehiagoka-prozedura baten bidez.