Infobeaz

Berrikuntzarako zerga pizgarriak. Galde iezaguzu!

Aste honetan 2016an egindako berrikuntza teknologikorako jardueren ziozko zerga kalifikazio txostenak bidaltzen hasiko gara. Aukera paregabea da aurten Beazek I+G+b proiektuen finantziazioa bilatzeko berariazko kenkari berria ere ziurtatzen duela gogoratzeko. Galde iezaguzu. 

2012an, Ogasun eta Finantza Sailarekin sinatutako hitzarmenaren ondorioz, Beaz berrikuntza teknologikoko proiektuetarako zerga kalifikazioko txostenak egiten hasi zen.

Aurten, gainera, finantziazioa bilatzen ari diren enpresen I+G+b proiektuetarako txostenak ere egiten ditugu eta horien bidez finantzatzaileek lortu ahalko dute jarduera horien zioz sortutako kenkaria.

Kasu biotan txostenak lotesleak, doanekoak eta finantziazio-bide hau lortzeko ezinbestekoak dira.

Eskaerak egiteko epea urte osoan dago zabalik. Dei egiguzu eta xehetasunak azalduko dizkizugu!

 

, , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA