Infobeaz

Berrikuntza irekia – Gertu da BIOK! erronka berri bat

Martxoaren 12an berrikuntza irekiaren inguruko BIOK! erronka berri bat aterako dugu, oraingo honetan ere Nagusi Intelligence Center delakoari lotuta.

Beazek Bizkaiko erreferentziazko enpresak berrikuntzaren ekosistemarekin lotzeko sustatzen duen berrikuntza irekiko laborategi horren bidez bultzatutako 22. erronka izango da. Enpreson posizionamendua finkatzeko modu bat, talentua eta ideia berriak eskuratuta, eta startupen hazkundea sustatzeko ere bai.

Silver economy delakoarekin lotutako bosgarrena izango da, IMQ Igurco, Segurma, Eroski eta Gizarte Ekintza Sailarekin jadanik egin baitira proiektuak; azken horrek, hain zuzen Premio Socinfo Digital saria jaso du “Cooperación de Empresas TIC con las AAPP” kategorian.

Erronkan parte hartu ahalko du edozein startupek, ETEk nahiz zentro teknologikok, enpresa erreferenteak planteatutako erronka osorik nahiz zati batean ebazten laguntzeko proposamena badu.

Izena emateko epea itxi ondoren balorazioei ekingo zaie, kontuan hartuta berrikuntzako, teknologiako, proposatutako soluzioaren garapen-mailako, ekipamenduko, bideragarritasuneko eta abarreko irizpideak. Beazen eta erronka proposatu duen enpresaren ebaluazioa gainditzen duten proiektuek parte hartuko dute In factory innovation trip tailerrean; baterako sormeneko bi eguneko tailerra izango da, finalera iristen diren taldeei aukera emango diena beren proposamenak findu eta aurkezpena prestatzeko.

Ekainean ezagutzera emango da proiektu irabazlea. Sustatu duen taldeak gutxi gorabeherako sei hilabeteko epea izango du proposamena ingurune erreal batean gauzatzeko aukera emango dion proiektu pilotu bat egiteko.

, , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA