Infobeaz

Beazen 2020ko balantzea

2020an Beaz 2469 enpresa eta eragilerekin harremanetan jarri zen. Kudeaketan laguntzen duen foru-programen eta eskaintzen dituen zerbitzuen bidez, 1613 enpresa, startup eta ekintzaileri eman zien laguntza. 5 zerbitzu berri jarri zituen abian. Lau gida argitaratu zituen. Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko diputatuak eta Olatz Goitia Beazko zuzendariak aste honetan aurkeztutako 2020ko jarduera balantzearen datuak dira.

“Urte bereziki zaila izan da koronabirusak eta konfinamenduak izan duten inpaktu handiagatik. Iazko ekitaldian, ugaritu egin dira enpresekiko harremanak, pandemiaren eraginari buruzko benetako diagnostikoa egin ahal izateko, eta enpresa bakoitzari, sektorearen eta inguruabar zehatzen arabera, aholkularitza indibiduala eskaini ahal izateko”, azaldu duAinara Basurkok. Zenbait bidetatik  Beaz 2469 eta eragilerekin jarri zen harremanetan.

Enpresa eta startupentzako laguntzak indartzeko foru-ahalegina Bizkaia Aurrera! lurraldea suspertzeko premiazko planaren hainbat neurritan ere islatu zen. Adibidez, berrindartze adimendunerako laguntzak edo autonomoentzako mikrokredituak, Beazen laguntzarekin ezarritako bi neurri. Lantalde teknikoak guztira Ekonomia Sustatzeko Sailaren 11 laguntza-programaren kudeaketan lan egin zuen eta 893 enpresatako 1124 espediente ebaluatu zituen; kopuruari dagokionez, 18 976 323 euro diru-laguntzetan.

Helburu berarekin, Beazek bost zerbitzu berri sortu zituen: modelizazio matematikoa, BCAMekin batera; Negozio-ereduen berrikuntza, Innobasquerekin; Berrikuntzaren Erosketa Publikorako Gaikuntza (BEP); finantza-funtzioaren diagnostikoa, Elkargirekin; eta 64bis expost txostenak.

Gainera zenbait lan argitaratu zituen: Covid-19ak Bizkaiko enpresetan izandako eraginaren txostena; startupen gidaliburua;  Covid-19aren efektuari aurre egiteko estrategiak; startupen gidaliburua. Covid-19ari aurre egiteko negozio-eredua egokitzea; eskaera publikorako eta eskaintza teknologikorako BEPgida bikoitza; eta Covid-19 laguntzen eskuliburua, erregulartasunez eguneratua.

Bere inkubagailu-sarean jarduten jarraitu du -84 enpresa, 629 enplegu-; 720 enpresak parte hartu dute Beazek eskaintzen dituen zerbitzuetan; eta berrikuntza irekiko hainbat ekimen bultzatu ditu.

2021erako aurreikuspenen artean, Beazek bi helburu nabarmentzen ditu: trantsizio digitalean eta ingurumen-trantsizioan sakontzea eta Biscay Startup Bay estrategia garatzea.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA