Infobeaz

Beaz Networking: gizarte berrikuntza

Maiatzaren 12an Bizkaiko enpresen eta gizarte erakundeen arteko networking topaketa egin da Beazen. Helburua izan da, Ekintzailetzarako eta Gizarte Berrikuntzarako Foru Programa eta “social angels” deitutakoen figura xehetasunez azaltzeaz gainera, gonbidatutako enpresei elkar ezagutzen laguntzea.
Oso topaketa aktiboa izan da eta bertan argi ikusi dira sektorearen interesa eta sektoreko ekintzaileen bultzada. Gizarte berrikuntzako proiektuak indartzea, horien eragina eta azelerazioa handiagoak izan daitezen: horra hor Ekonomia Sustatzeko eta Gizarte Berrikuntzako sailek ezarritako helmugetariko bat, biak bat eginda ari baitira proiektu honetan.

Aldundiak 2.400.000 euro jarriko ditu 2015ean xede horretarako. Hortik dator topaketaren dinamika: batez ere, proiektu desberdinen arteko sinergiak sortzea izan da helburua. Ekimen guztiak taldean azaldu ondoren, parte-hartzaileek sustatzaileekin banan-banan solasean aritzeko aukera izan dute.

Horien artean honako hauek egon dira: Agintzari, Erain Psikoterapia, Bizimoz Elkartea, Zubietxe, Aurrerantz, Bilbao Formarte, Etikalia, Bizitzen, Egingarri, Eguzkilore, Lantegi Batuak, Gaztaroa Sartu, Geaccounting, Igurco, Irrintzi, Nire iHealth, Osasuna Mugimendua, San Antonio Urkiola parrokia, Peñascal S.Coop, Pr4, Preskriptor, Puntuan, Turismo accesible y deportivo eta Zentzumen.

Inbertsio sozialeko funts bat sustatzen duen Seed Capital Bizkaia sozietate publikoaren ordezkariak ere izan dira saioan.

, , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA