Infobeaz

Masschallenge-Biscay lehiaketako 10 startup irabazleak

bootcamp2Badakigu zein diren MassChallenge-Biscay lehiaketako 10 startup irabazleak. Martxoaren hasieran Bostonera joango dira, erakunde horren bizkortze-zerbitzuak jasotzeko, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta enpresa-bizkortzailearen artean sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker.

 

Guztira, Bizkaiko 55 startup-ek hartu dute parte Masschallenge-Biscay lehiaketan. Horietatik, 20 sailkatu ziren lehiaketaren bigarren faserako eta, Beazen proiektuak bertoko eta MassChallengeko aholkulariei aurkeztu ondoren, 10 izango dira Bostonera joango direnak, astebetez enpresa-bizkortzaile horren eskutik bizkortze-dinamiken berri izateko. Hauexek izan dira hautatutako enpresak:

Astebeteko egonaldiaren ostean, hautatutako Bizkaiko 3 startup-ek mundu osoko beste 300 enpresarekin lehiatu beharko dira finalaurrekoan, ondoren hautatutako 128 startup-ek lau hilabeteko bizkortze-prozesuan parte hartzeko.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA