Infobeaz

DRIVE, ‘Bizkaiko ezkutuko txapeldunak” proiektua

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak, Beazen bitartez, abian jarri du DRIVE proiektua Bizkaiko “ezkutuko txapeldunak” diren enpresekin lankidetzan, haien ibilbidea aztertzea, nabarmentzea eta erreferentetzat hartzea merezi duelako. 

Proiektuaren ardatza euskal ETE industrialen azterketa egitea da. Badute historia bat eginda, sarritan jatorri familiarra, produktu edo teknologia izarra eta esportazio-maila handia, aukera ematen diena leku esanguratsua, hazkunde iraunkorra eta sektoreko batez bestekoaren gainetik dagoen errentagarritasuna izateko.

Enpresok gure ekonomiaren  motorra dira eta efektu eragilea dute beren inguruan negozioari dagokionez, baina baita ere enpresa bikaintasunari dagokionez, eta erantzuteko eta egoera zailak gainditzeko duten gaitasuna frogatuta gelditu da.

DRIVEren helburuetako bat ETE horiei arrakasta lortzea eta mantentzea ahalbidetu dieten jokabideak identifikatzea da, enpresa-belaunaldi berri bati eskualdatu ahal izateko. Ez da garrantzi gutxiagokoa haien ibilbidea erakustea eta errekonozitzea eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Beazek laguntza emateko dauden bide berriak jorratzea.

Enpresak hautatzeko irizpideak ezartzeko egin den lehen fasearen ostean, 24 ETEren lagina aukeratu da, haien aurrerapen eta garapena -isilkeoa baina etengabea- beste guztientzat bultzagarria delako.

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA