Infobeaz

Bizkaia Open Future_: Velatiaren desafioa

BOF_ - Ormazabal Bizkaia Open Future-n programa berria zabaldu da. Orain Berrikuntza Irekiaren txanda da eta Bizkaian erreferenteak diren enpresek negozioa proposatzen diete startup eta ETEei 4.0 industriaren teknologietan oinarritutako konponbideak bilatzeko. Irailaren 30a arte zabalik egongo da epea Velatia taldeko Ormazabal enpresak proposatzen duen lehenengo desafioan parte hartzeko.

Desafioaren izena “Teknologia berriek nola hobe dezakete urruneko parke eolikoetako transformatze-zentroen mantentzea?” da, eta abiapuntua barreiatuta eta konektagarritasun publikoa duten guneetatik urrun dauden telefono-azpiegiturarik gabeko guneetan lan egiteak dituen zailtasunak.

Edozein ekintzailek, startupek, ETEk edo desafioa zatiz nahiz osorik konpontzen lagun dezakeen edozein antolakundek parte har dezake.

5 eta 10 proiektu bitartean aukeratuko dira eta Bizkaia 4.0 Immersion Trip-en parte hartuko dute. Bidaia hau urriaren 26tik 28ra bitartean izango da eta aukera emango du Bizkaiko zenbait enpresa, startup eta erakunde ezagutzeko, Ormazabal-en elkar-sortze jardunaldi batean parte hartzeko eta kultura jarduera batzuetan murgiltzeko.

Talde horretatik proiektu irabazlea eta zenbait finalista aukeratuko dira. Horietako lehenak proposatutako konponbidearen egiazko proba pilotua egin ahalko du Ormazabalekin; bigarrenak Bizkaia Open Future_ko Ilgner crowdworking-era joan ahalko dira.

Save

Save

, , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA