Infobeaz

Beazek bat egin du Euskaraldiarekin


Beazek bat egin du erakunde laguntzaile bezala azaroaren 23tik abenduaren 3ra burutuko den Euskaraldia, hamaika egun euskaraz ekimenarekin. Helburua hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa kolektiboa egitea da.

Herritar euskaltzaleak aktibatuta hizkuntza ohiturak aldatzea da Euskaraldiaren helburua. Euskal Herriko hainbat euskaltzale elkartek urteetan zehar landu duten Euskarak 365 egun lan ildoaren baitan kokatzen da eta, horren barruan, aurten azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da euskaraldia 11 egun euskaraz ekimena.

Ekimenean parte hartzen duten herritarrak 11 egun horietan Ahobizi eta Belarriprest izango dira. Ahobizi ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten dieten lagunak dira (eta ezezagunei lehenengo hitza, gutxienez, euskaraz egingo diete); Belarriprest, berriz, gutxienez euskaraz ulertzen duten kideak dira, gainerakoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatzen dietenak.

Zeuk ere parte har ezazu, lantokian, etxean zein kalean!

Izena emateko epea zabalik dago.

Euskaraldiaren kantua hemen entzun eta deskarga daiteke

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA