Infobeaz

Batz Energy: spin-off ibilbidearen ON Bizkaia saria

Batz Taldeko enpresa honek biltze bidezko eguzki-energia sortzeko produktu eta zerbitzuak diseinatzen, fabrikatzen eta muntatzen ditu in situ. Batz Energyk ondo erakusten du zer den barne-ekintzailetza, ez sorrerarengatik bakarrik, lehiatzeko abantailarik handiena autogintzaren sektorean daukan esperientzia zabalean izategatik ere bai.

SLU legez 2014an sortua, urte gutxitan estatuko eta nazioarteko punta-puntako proiektuetan parte hartzea lortu du. Igorren dauka egoitza eta ā€œedonoiz, edononā€ goiburuarekin Estatu batuetan, Hego Afrikan eta Marokon lan egin du enpresak, eguzkiak eta proiektu termosolarrek bertara eraman dutelako.

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=KjNu8PdF-NA&w=800]

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA