Infobeaz

Barne-ekintzailetza bultzatzeko ekimenaren balantzea

2014ko erdialdean Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin elkarlanean,  abian jarri zuen barne-ekintzailetza bultzatzeko “UP Euskadi” ekimena, hazkunderako bide hau aukeratzen duten enpresei laguntza emateko.

Helburua enpresen barruan negozio-ildo berrien garapena bultzatuko zuen eragile eta tresnen ekosistema osoa haien esku jartzea zen, garapenerako tresna legez beren barruko gaitasunak erabiliz.

Bi urte geroago Eusko Jaurlaritzak Ekintzaileen Jardueretan Laguntzeko bere Erakundearteko Planean jarduteko lehentasunezko alorraren balantzea egin du.

Balore positiboen artean proiektuan esku hartzen duten erakunde eta eragileei era koordinatu eta koherentean jarduteko aukera eman izanda dago, batez ere ekimenaren benetako dinamizatzaileak diren BICei.

Halaber azpimarratzekoa da ekimenaren eragile legez parte hartu duten 28 euskal enpresarekin izandako lankidetza: Airlan, Alcor, Arteche, Avia, Batz, CAF, Cikautxo, Cometel, Danobat, Ega Master, Egile, Elproex, Euskaltel, Gestamp, Goratu, Ikor, ITP, Jaz-Zubiaurre, Matz Erreka, Petronor, Praxis, Sammic, Spyro, Tecci, Ulma, Urbegi, Velatia eta Vicinay.

Bi urteotan prestatzeko ekintzak egin dira (barnetegiak), bilerak enpresa erreferenteen egoitzetan (topaketak), eta adituen hitzaldiak.

Barne-ekintzailetza eta negozio berrien estrategiak finantzatu dira  Lehiabide, Barne-ekintzaile eta Beazen bizkortze-programaren bidez eta merkatuko inteligentzia, networking, eta inbertsio eta finantzazio tresnak eskuratzea erraztu da.

Ekimena abian jarri zenetik bisitaldiak egin dira 150 enpresatara, trebakuntza eman zaie 85 zuzendaritza-kideri eta abian jarri dira 36 enpresa ekimen berri.

UP Euskadik badu Barne-ekintzailetza Bultzatzeko Ekimenaren albisteak zabaltzeko bloga eta bertan laster hirugarren edizioaren datak argitaratuko dira. Jakinarazi egingo dizuegu!

Save

Save

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA