Infobeaz

Bilbao Bizkaia D week 2016

Bilbo eta Bizkaia, hamabost egunez, sormen-industrien topagune bihurtu dira, D Week-en bigarren edizioari esker.

Hiriak eta lurraldeak bete-betean bizi izan dute diseinua, berrogeitik gora ekitaldirekin hogei agertokitan banaturik. Horietako bakoitzean, sortzaileek beren lanaren lehengaia partekatu dute: imajinatu, sortu eta berritzeko gaitasuna.
Bi astez izan dugu D Week 2016, eta, berriz ere, bere helburuak lortu ditu: industria hauek erakustera eman, alor eta herrialde ugaritako profesionalen harremanak sustatu eta herritarren egunerokoan parte hartzea.
Sormen-ekosistema oso bat antolatu da: arkitektura, artea, artisautza, eduki digitalak, ikus-entzunezkoak, diseinua, komunikazioa, interiorismoa, moda eta bideo-jokoak… bakoitzak bere unea izan du ekitaldietan, eta protagonista, jendearen parte-hartzea izan da.

D Zone, Azkuna Zentroan, erreferentziazko espazioa izan da, non sektoreek ikuspuntu, joera eta esperientziak partekatu dituzten bertatik bertara. Aliaturik onena lagun: herritarren hurbiltasuna eta feedbacka.
Festibal, ekitaldi, hitzaldi, erakusketa eta prestakuntza lantegiek, lotura eta trukea ekarri dute.

Edizio honek berritasun bat izan du: gune berezi bat eskaini da gazte eta nerabeentzat, kultura-ekoizpenari ekarpenak egiteko beraientzat bereziki prestatutako jardueren bidez.

Arrakastaren beste gako bat: proiektuaren neurria. Nazioarteko izen handiko adituek (rótulo Vicky Evans, Warren Spector, Yuji Naka, Roberto Verganti, John Thackara, Audrey Tang, Julian Roberts, Franceso Tonucci, João Mendes Ribeiro…), beren ideiekin, bertaratutakoen sormena piztu dute. Aldi berean, aukera paregabea sortu da tokiko zein nazioarteko profesionalen iritzi trukerako.

D Week 2016 oinarrizko ardatza ere izan da, diseinuaren balioarekiko eta Bilbo eta Bizkaiko sormenerako gogoa pizteko.
Eta jolasa bultzatuz beti, distira berezia gehitu diona agertokiei. Zirku, pasarela, joskintza lantegi eta abar bihurtu dira, eta sormena bor-bor egon da une oro espazio guztietan, inguruan txertaturik, irekita, eta parte hartzea sustatuz.
Berriz ere Bilboko Udalak eta Bizkaiko Aldundiak bultzatu dute D Week edizio hau, hainbat elkarte eta erakunde publiko-pribaturekin batera, eta BiDCren bitartez.

Ekimen hau ahalegindu da ezagutarazten eta aintzat hartzen hazteko eta zabaltzeko ahalmen handia duten industrien praktikarik onenak, garapen globalerako erronka direnak.

Sormena, forma eta aldaera guztietan; irudimena, mugarik gabe; teknologia berrien erabilera; ohiko artearen berradierazpena; sormen-prozesuaren xehetasun guztien azterketa; eta abar, dena bertan eta eskura disfrutatzera bertaratutakoentzat.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA