Infobeaz

B-Venture 2021

Urriaren 19an eta 20an Bilboko Euskalduna Jauregian B-Venture ekitaldiaren seigarren edizioa egingo da. Badakigu zeintzuk diren El Correo-k ekintzailetza bultzatzeko antolatzen duen foro honetan parte hartzeko aukeratutako startupak.

Hauek izango dira 24 enpresa protagonistak -horietako hamaika Bizkaikoak dira-: Alumne, Anfibium, Basqu sneakers, Bay of Biscay Aquatics, Beseif, BrainLang, Brave Corporation, CLCircular, Cleverwind, Dryfing, Fazil, Fisify, FisioCampus, Ghop tiendas inteligentes, MediQuo, Miru Studio, Moov Drive Technology, Motmo, Moty Movilidad, Muxunav, Odai.io, Parkinsongs, Qoob, Quantum Mads, eta Save Family.

B-Venturek ikusgarritasuna emango die proiektu horiei eta harremanetan jarriko ditu finantzaketa-iturri desberdinekin. Startup bakoitzak, gainera, stand bat izango du Euskaldunako hallean merkataritza-harremanak garatzeko eta aurkezpena prestatzeko hilabeteko ikastaro batera joan ahal izango da Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitatean.

Genially-ko Alberto López, Viajes Azul Marino-ko Juan del Hoyo edo Legit Health-en sortzaile-kidea kidea den Taig Mac Carthy eta beste startup asko dira aurtengo hitzaldien programako hizlarietako batzuk.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA