Infobeaz

AzPlay 2015

azplayAzaroaren 26tik abenduaren 1era AzPlay. Bideojoko Independenteen Nazioarteko Lehiaketaren seigarren edizioa burutuko da Bilbon.
Lehiaketan -aurten Bilbao Bizkaia Design Week-en barruan egongo da- zenbait jarduera egongo da, besteak beste AzPlay sariak; 27 finalisten lanekin eta euskal bideojoko enpresen azken proiektuekin osatutako erakusketa, lantegiak eta hitzaldiak.
Fun&Serious Game Festival-ek ere ikusmin handia sortu du; aurten Finlandia da gonbidatutako herrialdea eta, ohorezko saria, Tim Schaferi emango diote, bideojokoen estatubatuar diseinugilea da eta besteak beste  ‘Monkey Island’ eta ‘Grim Fandango’ sortu ditu.

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA