Irailaren 30era arte dago zabalik Innobideak – Kudeabide programa eskatzeko epea, lehiakortasuna areagotzeko kudeaketa hobetzeko proiektuak bultza daitezen.
Kudeabide Eusko Jaurlaritzak, SPRIk eta EAEko hiru aldundiek koordinatutako programa da. Bizkaiko kasu zehatzean, hura eskuratzeko baldintzak dira lurraldean helbideratutako enpresa bat izatea, 5-50 pertsonako plantillarekin, industriaren, garraioaren, eraikuntzaren, industriarekin lotutako zerbitzuen, turismoaren eta handizkako merkataritzaren sektoreetan. 2025erako aurrekontua 350.000 eurokoa da.
Ezinbestekoa da, gainera, Euskalit.ek doan egindako hasierako kontrastea txostena izatea. Txostena eskatzeko epea ekainaren 15n amaitzen da.
