
Apirilaren 28tik maiatzaren 26ra zabalik egongo da epea Bizkaia Sortzailea foru programan izen emateko.
Programa horren helburua da Bizkaiko enpresa sortzaileetan, lehendik daudenetan edo sortu berrietan, proiektuak gara daitezen sustatzea. Zehazki, laguntza jarduera nagusia ikus-entzunezkoen, bideojokoen, modaren eta diseinu industrialaren arloetan garatzen duten enpresentzat bideratuta dago.
Irabazi asmorik gabeko sektore-elkarteei ere bideratuta dago, honako sektoreetako enpresa eta/edo profesionalak batzen dituztenei: artea, eskulangintza, bideojokoak, diseinua, komunikazioa, eduki digitalak, ikus-entzunezkoak, barne-diseinua eta moda.
