Infobeaz

DFBren laguntzak – Enpresa Berritzaileak Sortzea, 2023ko 2. deialdia

Uztailaren 14tik irailaren 15era arte, irekita egongo da Enpresa Berritzaileak Sortzeko programaren 2023ko bigarren deialdia.

Parte hartzeko aukera dute pertsona fisikoek, ekonomia-jardueren gaineko zergan alta eman ez duten edota alta 2020ko urtarrilaren 1az geroztik eman duten enpresa berriek eta gutxienez sei lanpostu dituzten eta barne-ekintzailetzako proiektuak zein enpresa berrietakoak sustatzen dituzten enpresek.

Programak lau jarduketa-eremu ditu:

1. enpresa-proiektu berritzaileak garatzea
2. enpresa berritzaile berriak
3. ekintzailetzaren ekosistema dinamizatzea
4. azelerazioa

Eskaerak hemen egin behar dira: Ekonomia Sustatzeko Sailaren Bulego Birtuala.

Beazek foru-laguntza hori kudeatzen lagundu du. Baliatu Beazen teknikarien taldearen laguntza!

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA