Infobeaz

Arteshop 2016, “arrakastaren adibidea” Europa Sortzailean

ArtehshopJada zabalik dago epea Arteshop-en seigarren edizioan parte hartzeko eskaerak egiteko. Bilboko Udalaren, Bilbao Arte Fundazioaren eta EHUren arteko lankidetza-proiektu honen helburua hiriko denden sormena sustatzea da, jarduera komertzial eta artistikoaren arteko sinergia aprobetxatuz. Epea: martxoaren 18a arte.

2015ean Arteshop Beazek eta Bilbao Ekintzak esku hartzen duten Europako “Human cities – Challenging the City Scale 2014—2018” proiektuan aurkeztua izan zen. Sektore ezberdinetako eragileen arteko elkarlanaren bitartez -artistak, merkatariak, unibertsitatea, ikasleak eta erakundeak-  berrikuntza sortzea, sormenaren bidez auzoetan jarduerak berreskuratzea eta prozesu guztian herritarrek esku hartzea, arrakastaren adibidetzat jo du Europar Batasuneko Europa Sortzailea programak.

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA