Infobeaz

Aldundiak eta Tecnaliak OTEBak sortzea sustatzen dute

tecnalia1Bizkaiko Foru Aldundiak onartu du Tecnalia Research & Innovation zentroarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzea. Hori dela eta, Aldundiak 300.000 euroko diru-laguntza bat emango du oinarri teknologikoa duten proiektuak eta enpresa berriak (OTEBak) sortzea sustatzeko; horretarako, Tecnaliaren inguruko I+G+B arloan oinarri ekintzaile bat sortuko da, eta Tecnaliak garatzen dituen ezagutza-arloak identifikatuko dira.

Helburu hori lortzeko finantzatutako jarduerak proiektuen funts baten bitartez garatuko dira; funts horrek hautatuko ditu finantzatu beharreko ekimenak, hain zuzen ere, merkaturatzeko aukera gehien duten eta OTEB gisa sortu aurreko fasean dauden ekimenak.

Hitzarmen horren bidez, Foru Aldundiaren Beaz. sozietateak ere esku hartzen du, enpresa-proiektuei buruzko aholkularitza eta laguntza estrategikorako baliabide eta zerbitzuak eskainiz. Horretaz gain, aipatutako foru sozietatea arduratuko da enpresa-ideien eta enpresa-ekimenen balidazio eta tutoretzarako teknikari kualifikatuak egoteaz.

, , , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA