Infobeaz

Aldaketara moldatzeko malguak diren enpresek izango dute arrakasta. Itziar Mena, Eiken klusterra

Itziar-MenaItziar Mena, EIKEN Basque Audiovisual euskal ikus-entzunezko Klusterreko zuzendaria, “Ikusentzunezkoak eta eduki digitalak: metasektore berritzailea Euskadin jardunaldian” egon zen urriaren 29an. Bere ustez konfiantza eta lankidetza dira sektorearen eragile nagusiak eta, dioenez, enpresek “etengabeak izango diren” aldaketetara egokitzeko malguak izan behar dute.

Zein dira Euskadiko ikus-entzunezko eta eduki digitalen metasektoreari buruzko azterketaren ondorio nagusiak?

Oraingoz aurretiazko emaitzak ditugu soilik, galdera-sortak jasotzen ari gara-eta. Baina lehenengo ondorioen artean esan dezakegu sektore honetan diharduten enpresak, oro har, txikiak eta gazteak direla. Enpresen %65 inguruk 500.000 € baino gutxiago fakturatzen du, baina %6 eta %15 artekoak milioi 1 eta 2 milioi € artean fakturatzen du.

Fakturazio eta tamainaz hitz egin dugu. Sektore honek gaur egun lanposturik sortzen du?

Gaurko munduan aldaketak oso arin eta etengabe gertatzen dira eta, horregatik, halako profil jakin batzuk behar dira kontsumitu nahi duenarentzat gutxieneko kalitatea duten edukiak ekoitzi ahal izateko. Honek arazo gehiago sortzen die finkatuta dauden enpresei gazteei baino. Lanpostuak  ETEen artekoi lankidetzatik dato

Zein dira zuen kezka nagusiak? 

Sektoreko enpresek izaten dituzten zailtasun nagusiak tamaina, merkatua eta finantzaketa dira. Txiki sentitzen dira eta tamaina ha ndiagoko enpresekin lehiatzen dira. Kontuan hartu behar da erabiltzaileak edukiekin duen esperientzia funtsezkoa dela eta enpresaren negozio estrategia baldintzatu behar duela. Denok gara kontsumitzaileak eta edukiak nahi dugunean, nahi dugun bezala eta edozein gailutan nahi ditugu. Baldintza hori ulertzea funtsezkoa da enpresarentzat.

Sektore honetan ekintzaile asko dago. EIKENek badu daturik horri buruz? 

Ez, oraindik ez daukagu, baina egiten ari garen inkestak aztarnak emango dizkigu. Guk esan ohi dugunez digitalizazioari dagokionez teknologia berriak demokratizatu direnez “jar ezazu ekoizle bat zeure bitzitzan” fenomenoa gertatzen da. Gaur egun edonork eduki dezake kalitate handiko kamera digitala, editatzeko mahaia, jakintza askorik behar ez duten programak…

EIKENen barruan badago kezkarik datuak ugariegiak direlako?

Ez, “hibridatu” egin behar dugula konturatu garelako, profil bakoitza ezagutu eta enpresetan aplikatu.

Zure ustez jardunaldi hauek badute garrantzirik?

Konfiantza sortzeko foroak dira. Konfiantza sortzea lortzen badugu lankidetza ere lortuko dugu. Gure usetz helburu nagusia elkar ezagutzea da, gero lankidetza sortzeko.

Sektorean Kabi Digitala bezalako enpresa inkubagailuak izatea garrantzitsua da zure iritziz?

Inkubagailuetan lehen aipatu dugun konfiantza sortzen da. Nire ikuspuntutik gako bi dituzte: alde batetik, enpresa berria nola lotzen den laguntzen ari den erakundearekin; bestalde, bertan dauden profesional eta enpresentzat, gauza berean lan egiten ari diren beste batzuekin lankidetza eta konfiantza sortzeko aukera. Inkubagailuak bilakatu egin dira, mahaia eta aulkia uzten zituen lekua izatetik konfiantza eta lankidetza sortzen den leku hori izatera. Klusterrok lankidetza lortu behar dugu eta enpresa berriek ideia hauek barneratuta izatea primerakoa da.

, , , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA