Infobeaz

Ahoa gozatzen duten lankidetzak: Ideiak pil-pilean

Badakigu zeintzuk diren Ideiak pil-pilean ekimeneko proiektu irabazleak.  Beazek antolatu zuen Bilbao Bizkaia D Week 2017 ekitaldien barruan gastronomia eta sormen-sektoreetako enpresen artean berrikuntza bultzatzeko.

Historia azaroan hasi zen, Itsasmendi upelategiak eta Yandiola jatetxeak zenbait sektoreri beren lehentasunak azaldu zizkietenean, beren lana bultzatzeko ikuspegi berriak lortzeko.

Itsasmendik azaldu zuen 60 m2-ko leku ireki batean 12 lagunentzat prestatutako dastaldia esperientzia berria bihurtu nahi zuela: mahatsa hazi den ingurua, upelategiaren historia, kultura, berrikuntza ulertzeko era…

Arantta Santamaría interioristak epaimahaia konbentzitu zuen bere proiektuarekin “zentzumenak sakondu eta teknologiak gure bizitzan daukan garrantzia gutxituz”.

Yandiolak adierazi zuen 200 lagunentzako koctail-buffeta esperientzia paregabea bihurtu nahi zuela, zentzu eszenikoarekin planteatuz. Oraingo honetan TRM Tarima-ren proposamena izan zen baloratuena “argiaren bidez jankideen artean erantzun emozionala lortzen duelako”.

Gari Ríos, Itsasmendiko sortzaileak eta Ricardo Peréz, Yandiola Taldeko chef eta jabeak, esan zuten esperientzia oso positiboa izan zela: “ikuspegi ezberdinetatik buruan ditugun gaiei erantzuna ematen dieten profesionalekin konektatzeko aukera eman digu”.

Ideiak pil-pilean ekimena Eusko Jaurlaritzak lideratzen duen Creadis 3 Europako Proiektuaren barruan dago eta haren helburua euskal kultura eta sormen-industriak indartzea da. Beaz goraipatua izan da bere jardunbide onarengatik.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

,