Infobeaz

Aero Innovation Event 2016

AeroIE2016Martxoaren 14 eta 15ean Aero Innovation Event 2016 ekitaldia burutuko da BECen. Aeronautikaren sektorean jakintzaren transferentzia egiteko metodologia berriak aztertuko dira eta berrikuntza sistemako edozeinentzat interesgarria izango da.  Izen-ematea.

Ekitaldian hizlari izango dira Henry Chesbrough, berrikuntza irekiaren “aita”; Alan McShane, Considiomeko aholkularia eta Legos Serious Play metodologiaren bultzatzailea espainiar Estatuan; Javier Creus, Ideas for Changeren  eta @Pentagrowth-en sortzailea; eta Simon Lex antropologoa.

Hizlari guztiok aldi berean burutuko diren lantegi eta mahai-inguruetan parte hartuko dute.  Anaska Córdoba ekintzaileak sustatzen duen Innovaero sare digitalak Beazen babesarekin antolatzen duen biltzar hau aitzindaria da aeronautika sektorean eta bi egun iraungo du.

, , , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA