Infobeaz

SOSA-Bizkaia nazioarteko azelerazio Programaren 4. Edizioa

SOSA-Bizkaia programaren deialdi berri bat irekiko dugu. Tel Aviv, munduko ekintzailetza teknologikoko ekosistemarik dinamikoenetako batean sartu nahi baduzu, urriaren 5etik 29ra bitartean aurkez dezakezu zure eskaera.  

Programa dagoeneko eratuta dauden eta proiektu berritzaile eskalagarria duten startupentzat pentsatuta dago, garapen propioarekin, teknologikoki baliozkotuta dagoen irtenbide batekin eta nazioarteko ikuspegiarekin. Beharrezkoa da, gainera, fakturatzen aritzea edo merkaturatze-fasetik gertu egotea. Eskabideak aurkezteko fasea amaitu ondoren hautespen-prozesuari ekingo zaio.

Aurreikuspenen arabera 2022ko urtarrilaren 17an aukeratutako startupek Tel Avivera bidaiatuko dute. Astebetez SOSAren inkubagailuan egingo dute lan; bertan lantoki bat izango dute –Bizkaia Gunea–, eta lantegi-programa batean eta beste ekitaldi batzuetan parte hartuko dute, ekosistema teknologikoarekin konkatuak ezartzeko eta harreman interesgarriak izateko aukera emango dietenak.

SOSA berrikuntza irekiko plataforma globala da eta teknologia aurreratuko irtenbideak eta enpresa-hazkuntza eta eraldaketa digitala ekarriko duten eredu berritzaileak identifikatzea eta ezartzea du helburu. 2015ean sortu zen eta egoitzak ditu Tel Aviven, New Yorken eta Londresen. Bere instalazioetatik 17.000 startup baino gehiago igaro dira, korporazio handi eta inbertitzaile globalek osatuta dagoen bere sarean sartu direnak.

Dagoeneko Bizkaiko 25 startupek parte hartu dute Bizkaiko Foru Aldundiak SOSArekin 2018an sinatu zuen lankidetza-hitzarmenaren emaitza den programa horretan. Programaren xedea "nazioarteko nodoekin zubiak eraikitzea eta gure talenturik onena mundura zabaltzea" da.

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA