Infobeaz

76 herrialdetako 777 startup batu dira BIND 4.0 ekimenaren zortziga-rren ediziora

Itxi berri da BIND 4.0. ekimenaren zortzigarren deialdia. 76 herrialdetako 777 startupek eman dute izena, hau da, azelerazio-programa hori abian jarri zenetik izan den kopururik handiena.

Hautaketa-prozesua laster hasiko da, eta emaitzak ezagutzera emango dira 2024ko urtarrilean.

Edizio honetan hautagaien % 70 baino gehiago Europako startupak izango dira, zehazki 560. % 16 Espainiakoak izango dira, hau da, 126 eskatzaile, eta % 4,5 Euskadikoak; izan ere, Gipuzkoako hamasei startupek eman dute izena, Bizkaiko hamalauk eta Arabako bostek.

Sektoreei dagokienez, startupen % 60k industria adimendunaren esparruko eskaerak aurkeztu dituzte, % 43k energia bigun eta jasangarriaren esparrukoak, % 23k osasunaren arlokoak eta % 21ek elikagaien teknologien ingurukoak.

Teknologiak aztertuz gero, gehienbat adimen artifizialaren aldeko apustua egin da (% 26), bai eta softwarearen, konektibitatearen eta informatikako teknologien aldekoa ere, eta horien ostean datoz teknologia murgiltzaileak, Big Data, errobotika eta manufaktura aditiboa. Neurri txikiagoan jorratu dira zibersegurtasuna, hidrogenoaren teknologiak eta computing delakoa.

BIND ekimena Jarduera Ekintzaileari Laguntzeko Erakunde arteko Planaren markoan dago kokatuta, Eusko Jaurlaritzak eta SPRI taldeak sustatzen dute eta foru-aldundiek zein Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresa- eta berrikuntza-zentroek laguntzen dute.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA