Infobeaz

Silver Economyaren Bizkaiko Enpresen Gida, 3. edizioa

Nagusi Intelligence Centerrek (NIC) Bizkaiko Silver Economyko Enpresen Gidaren eguneratzea aurkeztu du. 

Hirugarren edizio honetan 63 erakunde aipatzen dira, bost ataletan sailkatuta: Herritartasun Aktiboa, Osasuna eta Ongizatea, Osasun Laguntza, Iraupen luzeko Zainketak edo Finantzaketa eta Aholkularitza Balio Katean.

Dagoeneko erregistratutakoei gehitu behar zaizkie Mundo Pua, Esame Biomedical, Smart Sport Accesories, LKS Next, Saluta, Bihar eta Eder Arretak, Bizkaian zilar ekonomiaren inguruan sortzen ari diren ekimenen eta proiektuen hazkundea eta aniztasuna erakusten dutenak.

Enpresen gida NICk sektoreko agenteen eskura jartzen duen baliabideetako bat da; gainera, haren webgunean, txosten monografikoak deskarga ditzakezu, zerbitzuen gida bat kontsulta dezakezu edo beken eta dirulaguntzen deialdiei buruzko datuak, beste informazio interesgarri batzue.

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA