Infobeaz

Prestaekin 2024: zure startup-a indartu funtsezko enpresa-arloetan trebatuz

Urtarrilaren 31ra arte zabalik daude Prestaekinen 2024. ediziorako izen-emateak. Programa hori Ekonomia Sustapen Sailak eta Beazek bultzatzen dute, enpresa berri bat sortu edo proiektu berritzaile bat garatu duten pertsonei ematen zaizkien laguntzak indartzeko.

 

Prestaekin doako trebakuntza-programa bat da, sendotu eta hazteko funtsezkoak diren 8 arloren ezagutzan sakontzeko aukera ematen diena.

Aditu-talde batekin batera, urtarrilaren 31tik ekainaren 5era, honako gai hauetan sakonduko dute: ideien analisia, Lean ekintzailetza, kudeaketa-ereduak, finantzazioa eta finantza-informazioaren interpretazioa, marketin digitala eta komunikazioa.

Prestaekin 2024ra sartzeko, beharrezkoa da Enpresa Berritzaileak Sortzeko 2022 edo 2023 foru programaren laguntza izatea, prestakuntza 2023an hasita izatea, edo Beazek kudeatzen duen sareko inkubagailuren batean ostatu hartuta egotea.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA