Infobeaz

Beaz Acceleration Program programaren 2. edizioko startup parte-hartzaileak

Grabit Retail, Isauki Food, Landatu Solar, Motmo Gestion eta Woza Labs izan dira Beaz Acceleration Program barruan hautatutako start-upak Beaz sustatzaile den errendimendu handiko azelerazio programaren bigarren edizioaren parte har dezaten. 

Deialdian 23 eskaera jaso ziren. Baloratu ondoren, onespen batzordeak konponbide bereizgarriak eta balioa sortzeko gaitasun handiagoa zutenak aukeratu zituen. «Aurtengo start-upen ahalmenak jauzi nabarmena egin du lehenengo edizioarekin alderatuta», azaldu du Olatz Goitia Beaz-eko zuzendariak; «hautatutako bostek dute teknologia propioa, merkatuan probatutako prototipoak, eta talentuz eta jakinduriaz betetako talde oso indartsuak».

Orain hasiko da programan sartzeko formalizazio prozesua. Irailean hasiko da eta gehienez ere sei hilabeteko iraupena izango du.

Denbora horretan zehar enpresa plan pertsonalizatu zehaztuko da bakoitzarentzat eta laguntza emango zaie lau ardatzen bidez: gaikuntza programa esklusiboa IE University-ren eskutik, etengabeko aholkularitza mentore kontseilu baten eskutik, BAT, B Accelerator Tower dorrean kokatzeko aukera eta Seed Capital Bizkaia-ren hasierako 100.000 euroko inbertsioa. Esperientzia horretan partaide izan dira Alterity, Anjana Data, Fisify, Innomy eta Legit Health. Horien ustez, honelakoa izan da programa aurretik eta ondoren.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA