Otsailaren 16an bukatuko da Beazi 2025ean egindako jarduerak dituzten I+G+b proiektuen Kalifikazio Fiskaleko Txosten Teknikoak eskatzeko epea.
Enpresek bi motatako txostenak eska ditzakete:
• I+G+b proiektuak, sozietateen gaineko zergan kenketa egiteko
• Dagoeneko gauzatutako jarduerak dituzten I+G+b proiektuak, erakunde finantzatzaileak kenkaria aplikatzeko aldez aurreko txosten arrazoitu bat daukatenak (64 bis artikulua, ex post)
Biak doakoak eta lotesleak dira, eta egoitza fiskala Bizkaian duten start-upei, ETEei eta enpresa handiei zuzenduta daude, baldin eta urtean zehar I+G+B proiektuak gauzatu badituzte eta benetako gastuak izan badituzte.
Txostenak 2026ko ekainaren 30a baino lehen egingo dira.
