Infobeaz

2019ko NEOTEC programa, CDTI

Uztailaren 1a arte zabalik egongo da epea NEOTEC programan eskaerak egiteko. Horren bidez CDTIk oinarri teknologikoa duten enpresa berritzaile sortu berrien proiektuak bultzatu nahi ditu.

Diru-laguntzok ikerkuntza-jarduera baten ondorioz sortzen diren teknologiak eta ezaguerak erabiltzea eskatzen duten enpresa-proiektu berriak abian jartzea finantzatzeko dira.

Onuradunek oinarri teknologikoko enpresa berritzaile berriak izan behar dute, hiru urte baino gutxiago dutenak eta gutxienez 20000 euroko kapital soziala dutenak.

Diru-laguntzak aurrekontuaren %70erainokoak dira eta bakoitzeko gehieneko zenbatekoa  250 000 eurokoa enpresa bakoitzeko, 1 eta 2 urte luzagarriak.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA